×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Abenduaren 31n goizean goizetik hasiko dugu festa.

11:30etatik aurrera, dantza erakustaldia izango dugu OKENDOn Amaia Gonzalez-en eskutik. Horrekin batera, NUPA elkartearen aldeko pintxo-pote solidarioa eskainiko da (hesteetako arazoak pairatu eta elikadura parenterala duten haur, heldu eta familiak babesten dituen elkartea). Gerturatzen zaretenontzat edariak, salda eta txorizo egosia izango dituzue bertan borondatezko donazioaren truke.

Arratsaldean, 15:00tan, jai-giroarekin jarraitzeko lasterketa-aurreko beroketa musikala izango dugu Lorena Garciarekin batera, eta 16:00tan, lasterketa hasi aurretik, Iñaki Urruzolak erabat girotuko gaituen musika pintxatuz lagunduko digu.

2017ko SSLO festan ikusiko dugu elkar!!

Idatzi zure iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira