×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Arrakasta eta festa bikaina 2016ko SSLOn

Bigarren edizio honetan, SSLOk berriro ere festa-giro aparta ekarri zuen herrira, izen-emate kopurua mantenduz eta mozorroen originaltasuna areagotuz.

Antolakuntzaren aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu lasarte-oriatarrei eta baita inguruko herrietako parte-hartzaile guztiei ere. Mila esker boluntarioei egindako lanagatik, enpresei, dendei eta ostalariei emandako laguntzagatik, izena eman duten guztiei barru-barrutik parte hartzeagatik eta probaren egunean ikuslego gisa egon ziren herritar guztiei parte-hartzaileak animatzeagatik. Eskerrik asko mozorroturik etorri zineten guztioi, proban kolorea jartzeaz gain, eguna festa ikusgarrian bihurtu zenutelako. Herri handi bat gara eta berriro erakutsi dugu.

Urte berri on Lasarte-Oria osoarentzat! 2017ko San Silvestrean itxarongo zaituztegu.

Datu interesgarriak:

Probaren 2. edizioa
644 izen-emate
110 ipar-martxan
43 patinatzaile
90 boluntario
118 opari zozketatuak
84 denda/enpresa/taberna laguntzaile-lanetan


Sailkapena:

MUTILAK:
1. Alfredo Molto
2. Julen Ormazabal
3. Álvaro Sañudo

NESKAK:
1. Vanessa Peláez
2. Mari Carmen Olaso
3. Arantxa Zapata

IPAR-MARTXA:
1. Agustín Urretabizkaia
2. Pepelu Madina
3. Marijo Villalba

PATINATZAILEAK:
1. Unai Perea
2. Nagore Montes
3. Txema Garagarza

MOZORRORIK ONENA:
Mozorrorik onenari saria Mikel Izagirrerentzat izan zen, pisu-jasotzaile (halterofilia) gisa mozorroturik. Probako epaile lanetan Maialen Chorraut eta Nelly Carla izan ziren, eta omenaldi beroa eskaini nahi izan zioten sari honekin 2008an zendu zen Jon Tecedor kirolari lasartearrari.   

ONDOEN MOZORROTUTAKO KUADRILA:
Ondoen mozorrotutako kuadrilari saria “ebakuntza/ebakuntza-gela”-rentzat izan zen, Santi Urtizberea ordezkari zutelarik.

BETERANOENA:
Juani Telleria (69 años)

Idatzi zure iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira