×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Aurten kanpaikadak emango ditugu!

Abenduaren 31n goizean goizetik hasiko dugu festa. 11:30etatik aurrera, IZAN IÑURRI egitasmoaren aldeko pintxo-pote solidarioa eskainiko da. Minbizia dutenei eta haien ingurukoei laguntzea da egitasmoaren helburua. Gerturatzen zaretenontzat edariak, salda eta txorizo egosia izango dituzue bertan borondatezko donazioaren truke. Eguerdiko 12etan, eta aurten berrikuntza bezala, HAUR-KANPAIKADAK emango ditugu PORROTXen laguntzarekin. Lehenago gerturatu eta sartu urte zaharreko jai-giroan!

Arratsaldean, 15:00tan, proba-aurreko beroketa musikatua izango dugu Saitoko Patriciarekin batera, eta 16:00tan, lasterketa hasi aurretik, Iñaki Urruzolak musika pintxatuz sartuko gaitu giroan. 2019ko SSLO festan ikusiko dugu elkar!!

Idatzi zure iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira