×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Bertan behera geratu da 2021eko San Silvestrea

Gaur egungo pandemia-egoerak eta bizi dugun COVID olatu berriak lasterketarekin aurrera ez jarraitzea eskatzen digu. Nahiz eta probaren antolakuntzan murgilduak egon garen eta hasiera batean aurrera egiteko intentzioa izan, pena handiarekin baina guztion hobe beharrez zentzuzkoena proba bertan behera uztea dela erabaki dugu. Tristea da bigarren urtez jarraian erabaki hau hartu behar izatea, baina era berean egokiena dela iruditzen zaigu. Iritsiko dira une hobeak eta berriro ere gozatuko dugu zuen mozorroak ikusiz Lasarteko kaleetan zehar. Momentuz, egoera garratz honi gozo puntu bat emateko, hurrengo egunetan oparitxo batzuen zozketak egingo ditugu. Egon zaitezte adi!

Idatzi zure iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira