×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Proba

Data: 2023/12/31 Ordua: 12:30
Mota: (PROBA MOTZAK) Korrika + Ipar Martxan + Patinetan
Distantzia: 6KM.
7. Edizioa
Herria: Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Adin-muga: Parte hartzeko 16 urte edo gehiago eduki behar dira.
Txipa behar du: Ez
Dutxa zerbitzua: Ez
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez

Dagoeneko ireki da izena emateko epea, klik hemen!

Informazio gehigarria

ANTOLAKUNTZAK PARTE-HARTZAILE GUZTIAK ANIMATZEN DITU MOZORROTZERA ETA EDERKI PASATZERA!

Abenduaren 31n goizean goizetik hasiko dugu festa.

  • 11:30etatik aurrera, pintxo-pote solidarioa eskainiko da. Gerturatzen zaretenontzat edariak, salda eta txorizo egosia izango dituzue bertan borondatezko donazioaren truke.
    TXIKIENTZAKO ANIMAZIOA LOZETen eskutik (Erraldoi eta Buruhandiak).
  • 12:00etan, HAUR-KANPAIKADAK emango ditugu PORROTXen laguntzarekin. Lehenago gerturatu eta sartu urte zaharreko jai-giroan!
  • 12:05etan, proba-aurreko beroketa musikatua izango dugu Saitorekin batera.
  • 12:30etan, lasterketa hasi aurretik, Iñaki Urruzolak musika pintxatuz sartuko gaitu giroan.

IZEN-EMATEAK:

Izen-ematea 3 modutan egin daiteke:

  • 7€: 28ra arte: www.sansilvestrelasarteoria.com webgunean
  • 10€: 29an eta 30ean, 11:00-13:30 eta 17:00-19:30: Antonio Mercero lokalean (atzeko Okendo plazan)
  • 15€: Hilaren 31n, 10 00etatik 11:00etara: Antonio Mercero lokalean.

BALDINTZAK:

  • Parte hartzeko 16 urte edo gehiago eduki behar dira. Debekatuta adin hau baina gazteagoentzat parte-hartzea.
  • Okendo enparantzan 12:00etan egotea gomendatzen da.
  • Lasterketa motak:
        1. Korrikalariak
        2. Ipar-martxa (*)
        3. Patinatzaileak. Berritasun handia!!
    (*) "Martxa nordikoa" modalitatearen/kirolaren arauak honako hauek direla gogorarazten da:
    - Martxa nordikoko makilak nahitaez erabili behar dira.
    - Makilen mugimenduak diagonala izan behar du beti.
    - Makilak lurrean bermatu behar du beti aurreko orpoaren eta atzeko puntaren artean.
    Modalitatean parte hartzen duten guztiei arau horiek betetzea gomendatzen zaie.
    Betetzen EZ dituzten parte-hartzaileek ez dute modalitate honetan garaipena lortzeko aukerarik izango.
  • Debekatua dago izena eman gabe eta/edo dortsal gabe parte-hartzea. Parte-hartzaileek Istripu Aseguru bat edukiko dute proban zehar gertatutakoak estaltzeko. Izena eman gabe, edo/eta dortsal gabe parte hartzen duten pertsonek ez dute inongo estaldurarik izango, eta antolakuntza ez da erantzule izango gertatu dakioken edozeren inguruan.
  • Antolakuntzak probatik bota dezake edozein parte-hartzaile honako kasuetan: beste parte-hartzaile edo ikusleak iraintzea edo molestatzea, besteen edo norberaren segurtasunaren aurkako zeozer egitea, edo antzeko ekintzak. Debekatuta dago proba animaliekin egin eta/edo animaliak ibilbidean sartzea.
  • Kirola eta festa batuko dituen ekintza honetan, ez dugu noski inor derrigortu nahi, baina partaideak animatzen ditugu froga mozorrotuta, edo gutxienez festa osagarriren bat soinean dutela egitera. Lasterketa honetan herri giro dibertigarria eta festa giroa sustatu nahi ditugu.
  • MOZORRO ONENENTZAT sariak egongo dira. Eta askoz opari gehiago zozketatuko dira parte-hartzaileen artean!

DORTSALAK JASOTZEKO eta IZEN-EMATEA OFF-LINE EGITEKO:

Antonio Mercero Lokalean, Lasarte-Oriako Udaletxean (Okendo enparantzaren atzealdean) abenduak 29 eta 30 (11:00-13:30 eta 17:00-19:30) eta abenduak 31 (10:00-11:00)

IBILBIDEA:

+INFO:

Dagoeneko ireki da izena emateko epea, klik hemen!