Bigarren edizio honetan, SSLOk berriro ere festa-giro aparta ekarri zuen herrira, izen-emate kopurua mantenduz eta mozorroen originaltasuna areagotuz.
Antolakuntzaren aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu lasarte-oriatarrei eta baita inguruko herrietako parte-hartzaile guztiei ere. Mila esker boluntarioei egindako lanagatik, enpresei, dendei eta ostalariei emandako laguntzagatik, izena eman duten guztiei barru-barrutik parte hartzeagatik eta probaren egunean ikuslego gisa egon ziren herritar guztiei parte-hartzaileak animatzeagatik. Eskerrik asko mozorroturik etorri zineten guztioi, proban kolorea jartzeaz gain, eguna festa ikusgarrian bihurtu zenutelako. Herri handi bat gara eta berriro erakutsi dugu.
Urte berri on Lasarte-Oria osoarentzat! 2017ko San Silvestrean itxarongo zaituztegu.
MUTILAK: 1. Alfredo Molto 2. Julen Ormazabal 3. Álvaro Sañudo
NESKAK: 1. Vanessa Peláez 2. Mari Carmen Olaso 3. Arantxa Zapata
IPAR-MARTXA: 1. Agustín Urretabizkaia 2. Pepelu Madina 3. Marijo Villalba
PATINATZAILEAK: 1. Unai Perea 2. Nagore Montes 3. Txema Garagarza
MOZORRORIK ONENA: Mozorrorik onenari saria Mikel Izagirrerentzat izan zen, pisu-jasotzaile (halterofilia) gisa mozorroturik. Probako epaile lanetan Maialen Chorraut eta Nelly Carla izan ziren, eta omenaldi beroa eskaini nahi izan zioten sari honekin 2008an zendu zen Jon Tecedor kirolari lasartearrari.
ONDOEN MOZORROTUTAKO KUADRILA: Ondoen mozorrotutako kuadrilari saria “ebakuntza/ebakuntza-gela”-rentzat izan zen, Santi Urtizberea ordezkari zutelarik.
Idatzi zure iruzkina